eHiztegiari esker, edozein web gunetan, internautak, euskaraz idatzitako hitz batean klikatzean, honen definizioa ikusi ahal izango du, web gunean edo internautaren nabigatzailean inolako softwarerik (plugin edo bestelakorik) instalatu beharra izan gabe.

Eguneroko egoera:

Ohizkoa da, internautak, edukin teknikoa duten web guneetan nabigatzean, neologismo zehatz, termino zientifiko, mediko, edo industrialak... ez ulertzea. Horregatik, normalki, "erreminta" desberdinak behar ditugu hitz horien esanahia bilatzeko, hala nola hiztegi, glosario, apunteak (paperan nahiz digitalean) edo internet.

Euskaraz idatzitako web gune batean nabigatzean ulertzen ez diren hitz edo esamoldeak topatzea ohikoa da. Ezagutza handiko eta Euskara lehen hizkuntza bezala erabiltzen duen pertsonekin ere gertatu ohi da.

Arazoari Konponbidea:

eHiztegia aktibatzeko, klik bikoitza egin behar da ulertzen ez dugun hitzaren edo esamoldearen gainean. eHiztegiak, testuingurua aztertuz, hitzaren esanahi egokia azalduko dio internautari, hiztegi edo kanpoko tresneriarengana jo behar izan gabe. Modu honetan, testuen irakurketa eta ulermena izugarri erraztu egiten da.

eHiztegia, SaaS motako erreminta da, ez du instalaziorik behar bisitaturiko web gunean ezta internautaren atalean ere (aldaketa batzuk bakarrik, Google Analytics jartzean egin beharreko aldaketen antzekoak).

eHiztegia teknologi eta prozesu desberdinak batzen dituen proiektua da interneteko testuei ulermena eta existitzen diren hiztegien lengoaia hurbiltzeko sortua. Proiektua, erabiltzaileak ulertzen ez dituen hitzetan klik bikoitza eginez, lengoaiaren teknologi, ingeniaritza linguistiko, lengoaia naturalaren prozesamendua eta linguistika konputazionalaren arloak erabiltzaileari hurbiltzean datza.

Analisi morfosintaxikoari eta testuinguruari esker, internautak egindako kontsultak aztertu eta ondorengo tratamendurako egokitu egiten dira.

Modu honetan erantzun bat eskaintzen dugu, nahiz eta batzuetan jatorrizko hitzarekin ez parekatzea, beste batzuen flexio diren hitzak (aditz-denbora, plurala, genero desberdina eta abar), hitz konposatuak eta puntuazio markak identifikatuz.

Beste aldetik, eHiztegia plataforma mota desberdineko edukiak, eduki generalak, hiztegi eta enziklopediatatik hartuak, gai espezifikoetako edukiak (zuzenbideko gaiak,administrazio gaiak, medikuntza gaiak...), gure bezeroetako eduki pribatuak eta sarean aurkitu ditzakegun ageriko edukinak integratzea lortu du.

eHiztegia erabiltzen duen ustiatze eredua, Saas eredua da (Software as a Service). Honi esker, bezeroen zerbitzuen administrazioa eta plataformaren mantenimendua zentralizatua edukitzea posible da. Eredu hau erabiltzearen ondorioz, plataformaren garapenak denbora eta esfortzu handiagoa suposatu du, baina bestalde, ezartze eta mantenimendu prozesuaren kostua gutxitzea lortu da.

GUNE PRIBATURA SARTU

Erabiltzailea
Pasaitza

Demo
DMacroweb - Tfnoa: 943 29 72 04